XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Magdalenako gaisotegiyari San Inaziyok zion naitasuna ta egin ziyon atzen agurra

Bai Loyolako bere señidiak, bai Azpeitiko bertako Jaun askok San Inaziyori egin zizkaten egiñalak egin beren etxietara ekartzeko, ta San Inaziyo iru illabete oso ayetan Magdalenako gaisotegitik bizitzera inora ere ez ateratzia, onetxek uste det nik beste ezerk baño geyago, azpeitiarren biyotzak San Inaziyori irabazi zizkala.

Dakigunez, bein bakar bakarrik juan zan Loyolara, Loyolako etxekoandriak, San Inaziyoren koñatak belauniko Jesukristoren odolagatik eta Pasiyuagatik eskatu ziyolako.